2015 MAR. 18 PILOTA Binakako txapelketa Oztopo hau ez du berria Oinatz Bengoetxeak oso haserre bukatu du, bere enpresak ez duelako orain arteko materialik jarri saskian. Jon ORMAZABAL Gehienbat bikotekide izan duen Andoni Aretxabaletak izandako eskuko eskuengatik, oztopoz jositako maratoi moduko bat izan da aurtengo Binakako Txapelketa Oinatz Bengoetxearentzat. Hala ere, trabarik handienak unerik erabakigarrienean pilatu zaizkio Leitzakoari, eta, okerragoa izan daitekeena, arazo horietako bat, materialarena, ez da berria Asegarceko aurrelariarentzat. Gainera, txapelketa guztian eskuko arazorik gabe aritu ostean, atzo eskuina babestu behar izan zuen aukeraketan Bengoetxea VI.ak. Horrez gain, Irungo Urantzu pilotalekua arerioentzat egokiagoa dela ere irizten badu, ez da harritzekoa lehiaketako aurrelaririk onena izaten ari denak kopeta belztuta izatea atzo kazetarien aurrean. Dena dela, saskian topatu zituen pilotek, edo, zehatzago esanda, aurkitu ez zituenek haserretu zuten batik bat atzokoan Leitzako pilotaria. Txapelketako lehen hamahiru partidak material mota batekin jokatu ostean, unerik erabakigarrienean beste mota bateko pilotak soilik aurkitu zituen aurrelari nafarrak. «Txapelketa guztian beste mota bateko pilotak izan ditugu, ilunak, salida gutxikoak eta lurrean ibiltzen zirenak, beste larru klase batekoak. Gaur [atzo] ez da izan halako pilotarik, denak zuriak ziren, eta, egia esan, disgustu handi xamarra daukat», azaldu zuen haserrea ezkutatzeko ahaleginik egin gabe. Oinatz Bengoetxearentzat, saskian aurkitutako materialak Martinez de Irujo eta Barriolari egiten dio mesede, eta horrek «are zailago» egiten du berez ere erraza ez den helburua; hau da, egungo txapeldunak larunbatean hamasei tantotan uztea. Aspek bere pilotarientzat egokienak diren pilotak eraman izana normaltzat jo badaiteke ere, Leitzako aurrelariari bereiziki ulertezina egiten zaio bere enpresak, Asegarcek, egun garrantzitsu honetan bere gustuko pilotarik aurkeztu ez izana. «Ez dakit zer pentsatu, gauza nahiko arraroa da, bakoitzak jakingo du zergatik egiten dituen gauzak egiten dituen bezala», aitortu zuen pilotariak, oraingo honetan bai, bere hitzak ondo neurtu nahi zituela. Ia hitz berak Denetan kezkagarriena, ordea, atzo Irunen egindako adierazpenek 2013ko Lau eta Erdiko finalerdiaren aurretik Eibarren egindakoekin duten antzekotasuna izan daiteke. Orduko hartan ere, Martinez de Irujoren aurka jokatu behar zuen Asegarceko aurrelariak, eta, antzekotasunak handitzeko, orduko hartan ere Iberokoa minez zebilen -eskuin eskuko hatzak ematen zizkion buruko minak orduan-. Hori horrela, binaka jokatzeak sor ditzakeen desberdintasunak kontuan izanda, Oinatzen kritikak ia hitzez hitz errepikatu ziren atzokoan. Arazoak arazo, orduko hartan, lanak eman zizkion Bengoetxea VI.ak Irujori Astelenan jokatutako partidan. Sakearekin asmatuta, 6-0 aurreratu zen, baina amaieran Iberokoak buelta eman zion partidari, eta, 22-20 nagusituta, finalerako txartela lortu zuen. Urtebete geroago ere, lehiaketa berean eta berriz ere finalerdietan, Oinatz Bengoetxea eta Martinez de Irujoren arteko finalerdietako lehiak izan zuen piloten aitzakian polemikarik. Kasu honetan partida amaitu ostean etorri ziren Asegarceko pilotariaren kritikak; pilotei kontserbatzeko ematen zaien gantza kendu zien Irujok, eta, Oinatzen ustez, berak hautatutako pilotak batere graziarik gabe geratu ziren horregatik. Martinez de Irujo eta Aimar Olaizolaren aldean, pilotari desberdina da Oinatz Bengoetxea. Aurreko bien ahalmen fisiko eta potentziaren aurrean, aurrelari arina da Leitzakoa, hanka bizkorrekoa, aurkariari pilotari efektua emanez eta txokoak bilatuz min egiten diona, eta, horretarako, noski, bere pilotak behar izaten ditu, lurrean ibiltzen diren horietakoak. Aukeraketetan, beti esan ohi da norbera bere pilotekin gustura geratzea dela garrantzitsuena, eta, horregatik, zure enpresak zure gustukorik ez jartzea kezkatu eta haserretzeko modukoa da. Martínez de Irujo es optimista, pero retrasa su decisión Con cuatro días de margen -la festividad de mañana en Hego Euskal Herria adelantó un día la elección de material-, Juan Martínez de Irujo quiere apurar los plazos y ha retrasado a una prueba que realizará mañana o pasado la decisión de si jugará o no el transcendental partido de este sábado en Irun. Ayer realizó una prueba de en torno a 40 minutos en el propio Urantzu para testar su lumbar izquierdo, con Apezetxea y Urruzola de sparrings y con la ayuda del aficionado Olaizola, en la que sintió alguna molestia en la zona, por lo que no dio el sí definitivo. Sin embargo, todo entra dentro de lo previsto por los médicos. «Sobre lo esperado también, en principio he estado cómodo, jugando a gusto pero cuando tengo que forzar la zona noto molestias y todavía voy a tomar precauciones y voy a esperar a tomar la decisión. Si tendría que jugar mañana, yo creo que no jugaría pero llevo diez días y esto día a día va a mejor y todavía quedan cuatro días de aquí al sábado y puede mejorar. Quiero ser optimista pero hay que esperar», señaló el de Ibero. A pesar de que Altuna ha sido un sustituto de total garantía, lo lógico es pensar que el de Ibero apurará para poder jugar un partido transcendental en el que les vale con llegar a 17 tantos para conseguir el pase a semifinales. No obstante, el campeón tiene claro que, «lo que no quiero es que me pase como en Gasteiz, que al tanto siete me tengo que ir a casa. Si vengo voy a venir con todas las consecuncias a jugar todo el partido». J.O. BARRIOLA. Atzelari leitzarrak onartu du euren arerioek baino egoera erosoagoa dutela, baina argi du ez direla pilotalekura hamazazpi tanto egitera irtengo. Partida irabaztea izango dute helburu.