GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Espolioaren aurrean, prentsa askatasunaren eta etorkizunaren alde


GARA eta Naiz-eko lantaldearentzat urte gogorra izan da 2019a, intentsitatez bizitakoa. “Egin”-ek Gizarte Segurantzarekin zuen zorra bere gain hartzera behartu dute GARA, Baltasar Garzon epaileak egunkaria modu bidegabean itxi eta bi hamarkadara. Hiru miloi eurotik gorako zorra ordaindu beharko dugu datozen urteotan eta horrek egoera estuan uzten gaitu. Datozen urteotako erronka nagusia izango da zorrari aurre egin eta proiektuaren bideragarritasuna bermatzea. Horretarako komunitate sendo bat dugu atzean; berau handitu, zabaldu eta zaintzen jarraitzea dugu xede. Gure etorkizunean sinisten dugulako.

Juan Carlos RUIZ | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK