GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ofizialtasuna, geldirik


Abuztuan eskaera ofiziala egin zenetik, Europako Batasunean euskara, galiziera eta katalanaren ofizialtasuna geldirik dago. Gobernu espainolak, bere ekimena izan zena aurrera ateratzen saiatu ordez, adierazi du ez duela eztabaida hasteko eperik aurreikusten. Udaberri honetako hauteskundeak eta uda igaro ondoren ez da aitzakiarako tarterik izango. Horixe izan baitzen, inbestidurari begira falta zitzaizkion babesak eskuratzeko, Pedro Sanchezen konpromisoetako bat: EBan euskara, galiziera eta katalanaren ofizialtasuna bultzatzea.