GAUR8 - mila leiho zabalik

Tradizioa tentuz janztearen balioa

Larubatean, GAUR8n, Gero Axular dantza taldeak martxan jarritako Dotore Jantzi ekimenari buruzko erreportajea argitaratuko da. Baserritar jantzi tradizionala zaintzeko ohitura berreskuratzeka dute helburu.

Gero Axular dantza taldeko bi dantzari, arropa tradizionala jantzita. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Gero Axular ez da ohiko dantza talde bat. Hamasei urteko ibilbidea dauka, eta Donostiako Axular Lizeoaren baitan sortu bazen ere, ikastetxetik kanpora hedatu du euskal dantzekiko eta baserritar jantzi tradizionalekiko duen pasioa, baita nazioartera ere. Egun, ia 280 dantzari dira taldean.

Euskal dantzak eskola orduez kanpo ikasteko hautua egin zuten haurrei horretan jarraitzeko motibazio gisa atzerrira irteerak egiten hasi ziren, baita zenbait estereotipo apurtzeko ere; dantza «nesken gauza» denaren ustea, esaterako.

Baina dantzatik harago, Gero Axular taldeak baserritar jantziak zaintzeko eta arbasoen ohiturak errespetuz ospatzeko anbizioa dauka, eta berau gizarteratzen saiatzen ari da, Dotore Jantzi ekimenaren bitartez.

Aurten, ekimenaren baitan, Baserritar Jantzien III. Lehiaketa egingo dute, San Tomas egunean. Baserritar jantzien tradizioa ikustera emateko tresna modura erabiltzen dute lehiaketa, Juan Luis Unzurrunzaga Gero Axularreko kideak azpimarratu duenez, antzematen zutelako, janzkera tentuz zaindu beharrean, «festa» edo ospakizunekin soilik lotzen dutela, tradizio kutsutik zeharo aldenduta.

Horregatik jarri zuten martxan Dotore Jantzi, baserritar jantzien inguruko ezagutza zabaldu eta jendearen kontzientziazioa erdiesteko. Baserritar jantzien lehiaketaz aparte, ongi janzteko tailerrak egiten dituzte, edo arroparen jatorriak ezagutzeko hitzaldiak, besteak beste.

Larunbat honetan, Juan Luis Unzurrunzagak Gero Axular dantza taldeari eta Dotore Jantzi ekimenari buruzko azalpenak emango ditu GAUR8 astekarian.