GAUR8 - mila leiho zabalik

Gipuzkoa Encounterrek 1.8000 parte hartzaile bildu ditu; aurten, etxean

Gipuzkoa Encounter informatika topaketako antolakuntzak adierazi du 14. edizioa «erabateko arrakasta» izan dela, 1.800dik gora pertsonek parte hartu baitute 'GE14: Geratu Etxean Edition' lelopean martxoaren 26tik 28ra egindako festan.

Gipuzkoa Encounterren 2017ko edizioa, Tolosan. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Antolatzaileek nabarmendu dute Gipuzkoa Encounterren aurtengo edizioko parte hartze aurreikuspena gainditu egin dela, izena eman zuten 456 parte hartzaileez gain, beste 1.400 pertsona konektatu baitziren Opengune kanalera. Orotara, beraz, 1.800 lagun baino gehiago batu ziren topaketetara. Opengune kanalak   sarrera librea zuen eta programatutako prestakuntza jardueretan parte hartzeko aukera ematen zuen.

Koronabirusak eragindako konfinamenduak etxetik konektatzera behartu ditu topaketa honetara batu diren lagunak, eta parte hartzaileen zifra nabarmen jaitsi da: 3.000 izan ziren iaz. Hala ere, balorazio positiboa egin du antolakuntzak ‘GE13: Geratu Etxean Edition’ bereziaren inguruan.

Horrekin batera, aplikatutako soluzio teknikoaren sendotasunak eta parte hartzaileen arteko hartu-emanak «emaitza ona lortzen lagundu» dutela adierazi dute.

Bilkura birtualean sortutako giroa ere nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, proposatutako jarduera guztietan izandako parte hartze altuak eta hartu-emanak «isolamenduari aurre egiten lagundu dute».

Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren SPRI Taldearen laguntzarekin.