GAUR8 - mila leiho zabalik

Ilusio optikoen gaineko azalpena aurkitu dute eulien begietan

Yaleko Unibertsitateko zenbait neurozientifikok ikerketa bat egin dute ilusio optikoen fenomenoa eta zergatik horiek giza begia engainatzen duten azaltzen saiatzeko. Erantzun batzuk aurkitu dituzte eulien begietan. «Proceedings of the National Academy of Sciences» aldizkarian jakinarazi dute.

Euliek gizazkienen antzeko ilusio optikoak dituzte

Egiaztatu dutenez,  ilusio optikoek gizakiak bezain erraz engainatzen dituzte euliak. "Zirraragarria izan zen euliek  irudi estatikoetan mugimendua guk bezala hautematen dutela jakitea", dio Damon Clark Yakeko Biologia Molekular, zelular eta garapenareneko eta fisika eta neurozientziako irakasle elkartuak.

Eulien garun txikiek neuronen jardueraren jarraipena egiten laguntzen dute beren ikusmen-sisteman. Clark-en laborategiko bi kidek, Margarida Agrochaok eta Ryosuke Tanakak, antzeko ilusio optikoak zituzten euliak aurkeztu zituzten, irudi estatikoak mugitzen ari zirela ematen dutenak.
Ondoren, eulien portaera aztertu zuten, intsektuek ilusio optiko horretan mugimendua gizakiek bezala hautematen duten egiaztatzeko. Euliek, senez, sumatutako edozein mugimendurantz biratzen dute gorputza eta, ilusio optikoa gertatzen zaienean, gizakiek patroian hautematen duten mugimenduaren norabide berean biratzen dira.

Era berean, ikertzaileek eulien mugimendua hautematea gobernatzen duten neurona-mota espezifikoak aztertu zituzten, eta eredu estatikoak sortutako erantzun-eredu bat aurkitu zuten.

Eulien ilusio-mugimenduaren pertzepzioa aldatu ahal izan zuten

Neurona horiek piztu eta itzaltzean, ikertzaileek eulien ilusio-mugimenduaren pertzepzioa aldatu ahal izan zuten. Mugimendua detektatzeko bi neurona-mota itzaltzean, ilusioa erabat ezabatu zuten.

Bi neurona-mota horietako bat bakarrik itzalita, bi neurona aktiboekin zutenaren kontrako norabidean ilusio-mugimendua hauteman zuten euliak sortu zituzten.

Eulien eta gizakiaren ikusmen-prozesamenduen arteko antzekotasunak daudenez, ikertzaileek zen bait esperimentu diseinatu zituzten eulientazako garatu zuten teoria gizakiei ere aplika ote zekiekeen ikusteko. Hamaika parte-hartzaileri ikusizko ilusioan ikusi zuten mugimenduren gainean hitz egiteko eskatu zieten.

Esperimentu horiek iradoki zuten, espero zitekeen bezala, giza ikusmen-sistemak eulienak baino konplexuagoak direla, baina emaitzek iradoki zuten gizakiengan mugimendu-ilusio horren azpiko antzeko mekanismo bat dagoela.

"Eulien eta gizakien azken arbaso komuna duela bostehun milioi urte bizi izan zen, baina bi espezieek antzeko estrategiak garatu dituzte mugimendua hautemateko”, dio Clarkek. “ Estrategia partekatu horiek ulertzea lagungarria izan daiteke giza ikusmen-sistema hobeto ulertzeko".