2021 EKA. 11 Ari! Sormena eta Mugimendua, ezberdintasunetik abiatuz sortzera gonbidatzen duen material inklusiboa Ari! Sormena eta Mugimendua groputzarekin eta mugimenduarekin lotutako proiektuak material pedagogiko berritzailea sortu du. Talde bat aktibatzeko gorpuz-dinamikak eskaintzen dituen ekimenak izaera inklusiboa du eta gaitasun anitzeko gazteekin landu da. Bizipozak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Artaziak Kooperatibak bultzatu dute. GAUR8 Ari! Sormena eta Mugimendua Bizipozak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Artaziak Kooperatibak abian jarritako proiektua da. «Gorputzarekin eta mugimenduarekin» lotutako ekimen berritzaileak «izaera inklusiboa eta genero ikuspegia barnebiltzen ditu» eta 12 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Egitasmoak hiru lan ildo ditu. Horietako bat Jordi Cortes koreografo sortzaileak dantza inklusiboaren esparruan eskaini zuen tailer teoriko-praktikoa da. Horrekin batera, 12 eta 21 urte bitarteko gaitasun anitzeko hamabi lagunen parte hartzea izan duten hamar saio praktiko egin dira Ion Munduate eta Artaziaren gidaritzapean. Webgunean eskuragarri Hirugarren urratsa material pedagogikoaren sorrera izan da, aplikatutako metodologia jaso eta proiektua errepikatzeko aukera ahalbidetzen duen tresna. Ostegun honetan aurkeztu dute arratsaldean egindako ekitaldi batean, eta dagoeneko eskuragarri dago www.ari.eus webgunean. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, eduki pedagokikoak «aktibatzeko gorputz dinamikak eskaintzen ditu», Munduatek eta Artaziak bideratutako laborategi baten bitartez sortuak. Proposamenak dituen «osagaien» inguruan, nabarmendu dute inklusio soziala, genero ikuspegia, aniztasuna, hezkidetza, euskara edota sormena daudela Proiektua Irizar eta Orona Fundazioaren babesa izan du, baita Errenteriako Dantzagunearen laguntza ere.