GAUR8 - mila leiho zabalik

Munduko animaliek areto berri bi dituzte Durangaldeko Zientzia Museoan

Mañarian kokatuta, Hontza Museoa Durangaldeko Zientzia Museoak areto berri bi zabaldu ditu animalien munduari dedikatuta. Ale europarrak eta exotikoak daude proposamen berrian, eta batez ere hegaztiak dira ikusgai jarri direnak, besteak beste AMBAR elkartearekin elkarlanean antolatutako bildumarekin batera.

Animalien erakusketa berriaren atal bat, irudian. (Hontza Museoa)

Hontza Museoa Durangoko Zientzia Museoak bi areto berriak hartuko dituen erakusketa zabaldu du animalien munduari dedikatuta. Arduradunek azaldu dutenez, erakusgela berrietan anfibio, ugaztun, narrasti eta batez ere hegazti espezie ezberdinak biltzen dituen erakusketa da proposamen berria. Animalia europarrak eta ekotikoak daude, gela bana hartuta, eta batez ere hegaztiak dira orian ikusagi jarri direnak.

Erakusketa zabaltzean, museoak ikusgai dituen ale kopurua nabarmen handitzeaz gain –1.500 izatetik 2.000 izatera pasatu dira– «Animalia Erreinuarekin» lotutako edukia osatu du. «Landareen ‘Plantae erreinua” eta onddoen “Fungi erreinua” aretoez gain, gainonteko gela eta aretoak animaliei dedikatuta daude: ornogabeak, batetik (poliferoak, knidarioak, krustazeoak…); eta ordodunak (ugaztun, hegazti, anfibio, narrazti eta arrainak), bestetik.

‘Kirikiño’ aretoan, bestalde, «geologiarekin lotuta dauden bildumetako aleak» daude ikusgai: fosilak, munduko hareak, arrokak edo mineralak.

Ugaztun eta narrazti itsastarrak

Gogoratu dute, bestalde, AMBAR itsas faunaren eta kontserbazio eta ikerketarako Plentziako elkartearekin elkarlanean antolatutako erakusketa ikusgai jarraitzen duela museoan. Ugaztun eta narrazti itsastarren garezur, eskeleto eta abarrez osatutako bilduma datorren ikasturtearen hasierara arte egongo da Durangoko museoan, ikastetxeetako eskaintza interesgarria osatuz.

Eskolentzako bisita gidatuak eskaintzen dituen Hontza Museoan, liburutegi espezializatua dute. Erakusketa iraunkorrean, gainera, zoologia eta paleontologia bezalako arloetara dedikatutako argitalpen bilduma du, «naturaren aniztasunaren bikaintasun eta edertasunari» eskainita.

Arduradunek azaldu dutenez, orain ikusgai jarri diren animalia berriak museoko funtsetakoak dira, horietako asko orain arte ikusgai egon ez direnak, adibidez txori espezie txikiak. Espazio zabalago bat izateak ahalbidetu du orian publikoari eskainitako erakusketa handitzea.