GAUR8 - mila leiho zabalik

Beste herrialde batzuetatik etorritako herritarrak euskarara gerturatzeko gonbita Oarsoaldean

Oarsoaldeko udalek «Ongi etorri euskarara» kanpaina jarri dute abian beste urte batez, beste herrialde batzuetatik etorritako herritar berriak euskarara hurbiltzen animatzeko.  

Bideoko fotograma bat. (GAUR8)

Eskualdeko Euskara Batzordeak koordinatuta, iraila osoan zehar egongo da indarrean eskualdeko herritar berriei zuzendutako “Ongi etorri euskarara” kanpaina.

«Euskararanzko urrats bat egin» dezatela bilatzen du ekimenak eta euskarri ezberdinak erabiliko ditu iraila osoan zehar.

Bus geltokietako markesinetan, sare sozialetan, esku orrietan edota prentsan, «nork bere errealitatetik eta zirkunstantzietatik euskararanzko urrats bat» egitera animatzen duten mezuak zabalduko ditzute.

Ideia da hizkuntzara hurbiltzeko «bide berriak irekitzea». Plano horretan, gogora ekarri dituzte Frank Smith psikolinguistaren hitzak: «Hizkuntza batek bizitza osorako bide batena jartzen zaitu. Bi hizkuntzek ibilbideko ate guztiak irekitzen dizkizute» gogoeta kasu.

«Bakoitzak ikusiko du nola ea noraino hurbildu nahi duen euskarara; hitz solteak eta agurrak ikasiz, seme-alabak euskal ereduan eskolatuz, bere saltokian euskararen presentzia bermatuz, elkarrizketa laburrak egiteko adina ikasiz, kultur eskaintzetara joanez…», azldu dute bultzatzaileek ohar batean.

Zehaztu dute, era berean, Oarsoaldea anitza dela eta «elkartasun osoz jokatu» nahi dutela etorri berriko bizilagunekin, «elkarbizitza eta herritarren arteko ezagutza indartuz eta beti euskara bidelagun»

Kanpainak hainbat euskarri ditu euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta arabieraz irakur daitezke mezu ezberdinekin, eta etorri berri batzuen lekukotzak biltzen dituen bideo labur bat da euskarri nagusia.

Kanpainarako sortutako materiala www.oarsoarrak.eus webgunean ikus daiteke.