2023 ABU. 12 Gaur X urte Duela bost urte jaurti zuen NASAk Parker eguzki zunda Eguzkiaren kanpo koroa zundatzea zuen helburu eta asmoa 8,86 milioi eguzki erradiora hurbiltzea zen, eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora, alegia. Gutxi gorabehera 700.000 km/h abiaduran bidaiatu behar zuen eta espazio-ontziari Eugene Parker Chicagoko Unibertsitateko irakasle emerituaren izena jarri zioten. Parker eguzki zundaren irudia. (WIKIPEDIA) GAUR8 Duela bost urte jaurti zuen NASAk Parker eguzki zunda, ingelesez Parker Solar Probe bezala ezagutua eta aurrez Solar Probe, Solar Probe Plus edota Solar Probe+ izenak hartu zituena. PSP laburduraz ere deitua, eguzkiaren kanpo koroa zundatzea zuen helburu eta asmoa 8,86 milioi eguzki erradiora hurbiltzea zen, eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora alegia. Gutxi gorabehera 700.000 km/h abiaduran bidaiatu behar zuen.Proiektua 2009. urtean iragarri zen, eta espazio-ontzia Johns Hopkins Unibertsitateko fisika aplikatuko saileko laborategiak diseinatu eta eraiki zuen. Jatorriz 2015ean espaziora bidaltzeko programatua zegoen, baina jaurtiketa data birprogramatua izan zen eta azkenean 2018ko abuztuaren 12an ipini zen orbitan espazio-ontzia. Bitxikeria moduan, NASAren espazio-ontzi bat oraindik bizirik zegoen pertsona baten izenaz izendatu zen lehen aldia izan zen, Eugene Parker, Chicagoko Unibertsitateko irakasle emerituaren izena emanez.Zundak bere antenaren azpian 1,1 milioi pertsonen izenak daramatzan memoria txartel bat ezarria darama. Txartelak Parkerren argazkiak eta eguzki fisikaren ezaugarri garrantzitsuak aurreiragarri zituen 1958ko zientzia artikuluaren kopia ere badaramatza.