2023 IRA. 05 Artziniegan, Santxotena Tailer-Museoan, milatik gora panpinaz inguratuta Artziniega Santxotena Tailer-Museoan milatik gora panpina daude ikusgai. Mundu osoko eta garai ezberdinetako aleak daude. Zaharrena XIX. mende amaierakoa da, baina Barbie edota Nancy ezagunen bildumak ere ikus daitezke bertan. Horietara hurbilduko da GAUR8 hurrengo alean, harrigarria da zenbat gauza kontatzen duten. Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Nerea Goti Artziniegako Santxotena-Museoak mila panpina baino gehiagoko bilduma bat dauka ikusgai irailaren 17ra arte. Xabier Santxotenaren zurezko eskultura ederrez inguratuta, kontienente guztiko aleak ikus daitezke ‘Nostalgia baten iratzartzea’ izena duen erakusketa horretan. Bertara gerturatu da GAUR8 Xabier Santxotena eta Teresa Lafraguarekin bisitaldia egiteko, panpina horietara erreparatuz. Historia dosi handiak daude han, baita istorio ugari ere. Xabier Santxotenak berak kontatzen duenez, artea da, garai ezberdinetako gizartearen argazki moduko bat ere. Azken finean, gizartearen izpilu dira panpinak. Ale zaharrena XIX. mendearen amaierakoa da, eta ehun urte baino gehiagoko ale batzuk daude ikusgai, material ezberdinetakoak. Bakelitaz edo harri kartoiz egindako zaharrenetatik gaur egungoetara iritsi arte. Izan ere, Nancy, Barbie edo Barriguita ezagunen bildumak biltzen ditu erakusketak, baita Nenuco edota Chochonak ere. Panpinei begira, mundu horretan dagoen arrazismoa azaldu dute, eta antzina islatzen zuten elitismoaz, bataioen edo jaurnatzeen inguruko tradizio zaharrak... aipatu dituzte. Izan ere, zehaztu dute ez dela hain erraza ale beltzak aurkitzea, baina hori borrokatzen ari dira ale beltzak eskuratuz: 15 izatetik 50 inguru izatera pasatzea lortu dute. Panpinen inguruko merkatua ere sekulakoa omen da, azaldu dutenez. Panpinak bildumazale askoren objektu preziatuak dira, eskala handian eta txikiagoan, zeren etxean bildumak dituzten bisitariak ere aurkitu dituzte.