2023 IRA. 11 Gaur X urte Gaur 50 urte hil zen Salvador Allende Txileko presidente sozialista, bere ideiei tinko eutsiz 1973ko irailaren 11n Allenderen ametsa amaitu zuen Augusto Pinochetek, estatu kolpea emanda presidente sozialista Gobernutik kentzeko. Agintetik baztertu ez ezik, gertaera horrek eragin zuen Allendek bere buruaz beste egitea. Munduan demokratikoki aukeratutako lehen presidente marxista izan zen. Salvador Allende Txileko presidentearen garaiko irudi bat. (Wikipedia) GAUR8 Gaur 50 urte Salvador Allende Txileko orduko presidentearen ametsa amaitu zuen Augusto Pinochetek, AEBetako gobernuaren laguntzarekin: Diktadoreak 1973ko irailaren 11n estatu kolpea eman zuen, presidente sozialista Gobernutik kentzeko. Gobernutik baztertu ez ezik, gertaera horrek eragin zuen Allendek bere buruaz beste egitea. Izan ere, Allende Moneda jauregian zegoen, eta militarrek presidente sozialistari errendizioa eskatu zioten. Presidenteak, baina, uko egin zion matxinatuen eskaerari, eta militarrek jauregia inguratu eta eraso egin zioten. Egoera horretan, eta militarrek jauregia hartu aurretik, bere buruaz beste egin zuen Allendek. Orduan Pinochetek hartu zuen herrialdearen gidaritza, eta hamazazpi urtez iraun zuen boterean, diktadura militarrean. Gobernu militarrak gogor jo zuen oposizioaren kontra, giza eskubideak erabat urratuz. Allende 1970eko irailaren 4an Txileko presidente izendatu zuten Unidad Popular alderdiarekin —alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioan—, botoen %36,3a bilduta. Herrialdea erregimen sozialista bat izatea nahi zuen. Munduan demokratikoki aukeratutako lehen presidente marxista izan zen. Familia euskal jatorrikoa zuen. Txile, sozialismoraIdeologikoki marxista zen, baina Txile sozialismora eramatea aldarrikatzen zuen. Beti ere, bide demokratikoan. Agintean zegoela hainbat fabrika handi nazionalizatu edota langileei eman zizkien: ekoizpena nabarmen handitu zen, osasunak hobera jo zuen, eta langileen lan egoera asko hobetu zen. Nazioarteari dagokionez SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin harremanak izan zituen, baina haien politikekin kritikoa izanik. Fidel Castroren Kubarekin ere harreman estua izan zuen.