2023 IRA. 13 Gaur X urte Jean-Luc Godard zuzendariaren heriotzaren lehen urteurrena Gaur urte bat Godard zuzendaria hil zen, 91 urte zituela. Nouvelle Vague mugimenduko ordezkarietako bat izan zen. Ohorezko Oscar saria jaso zuen bere ibilbideagatik. Jean-Luc Godard, en una imagen de archivo. (Miguel MEDINA | AFP) 2022ko irailaren 13an Jean-Luc Godard (Paris, 1930- Rolle, Suitza, 2022) zuzendaria hil zen, 91 urte zituela. Frantziako eta munduko zinemagile erreferenteetako bat da. 60ko hamarkadako Nouvelle Vague mugimenduko ordezkarietako bat izan zen. Ohorezko Oscar saria jaso zuen bere ibilbideagatik. Zuzendu zuen lehen filma izan zen arrakastatsuenetariko bat “A bout de souffle” (1959). Berrikuntza ugari ekarri zituen: ordura arte oso ortodoxoak ez ziren teknikak erabili zituen, hala nola, kamerarekin eskuan filmatzea, estilo dokumentala erabiltzea edo plano batetik bestera salto egitea. Hurrengo urteetan, Nouvelle Vague mugimenduko beste kide batzuekin elkarlanean aritu zen zuzendari, aktore edo ekoizle gisara. Aldi berean, sona handiko filmak zuzendu zituen, kritika zinematografikoak goretsitakoak. Orduko filmak dira ere “Bande à part” (1964) eta “Pierrot, le fou” (1965).1967an “Week End” film luzea estreinatu ondotik, Godardek erabaki zuen bere zinema Frantziako Maiatzarekin bat egiten zuen mugimendu iraultzailearen zerbitzura jartzea, eta, ideologia maoistari atxikita, bere aurreko lan metodoak alde batera utzi zituen. Garai haietako filmak dira, besteak beste, “Le Gai Savoir” (1969) eta “Tout va bien” (1972).1974etik aurrera bideogintzan jardun zen, eta 1980ko hamarkadan itzuli zen zinemara, “Sauve qui peut (la vie)” filmarekin. “Historie(s) de cinema” lan multzoan zinemaren historia kontatzeko saiakera egin zuen. Lerratze politikoa1968ko maiatzean Cannesko Zinemaldia bertan behera geratu zen Godard, François Truffaut, Polanski eta beste zinemagile batzuek Frantziako Maiatzeko ikasle eta langile mugimenduari babesa eta elkartasuna emateko egin zuten proiekzioen etenagatik. Urte horretan “One plus One” dokumentala zuzendu zuen, geroago “Sympathy for the Devil” izenburua eman ziona. Horretan Rolling Stonesek pausoz pauso abesti horri forma nola ematen dion erakusteaz gain, bizpahiru diskurtso politiko eta estetiko iraultzaileren aldi bereko kontakizuna egiten du.