2023 URR. 20 Gaur X urte Gaur 12 urte ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki zuen 2011ko urriaren 20an, gaur dela 12 urte, ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki zuen. Komunikatua Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia egin eta hiru egunera kaleratu zen GARA eta “Berria” egunkarien edizio digitaletan. ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki zuen 2011ko urriaren 20an. GAUR 8 «ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du. ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte». Hitz horiekin eman zion ETAk behin-betiko amaiera bere jardun armatuari 2011ko urriaren 20an, gaur dela 12 urte. Komunikatua Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia egin eta hiru egunera kaleratu zen GARA eta “Berria” egunkarien edizio digitaletan. «Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du», zioen erakundeak bere komunikatuan. Hain zuzen, konferentzian, Kofi Annan, Gro Harlem, Bertie Ahern, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powellek ETAri dei egiten zioten «jarduera armatuaren behin betiko amaiera» iragartzeko. Sei urte eta erdi geroago, 2018ko maiatzaren 3an, ETAk bere burua desegingo zuela iragarri zuen.