GAUR8 - mila leiho zabalik

Zinexit, giza eskubideei buruz hausnartzera gonbidatzen duen jaialdia, 20an hasiko da Bilbon

Giza eskubideen inguruko hausnarketa bultzatzera zuzenduta, Zinexit zine erakustaldiak hainbat film eta solasaldi programatu ditu azaroaren 20tik 24ra, besteak beste, ‘Chinas’, ‘Night’, ‘Until tmorrow’ eta ‘20.000 especies de abejas’.

‘Chinas’ filmaren fotograma bat. (Zinexit)

Lakuako Gobernuko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen XIII. Erakustaldiak genero-indarkeria, aniztasuna, nortasun-bilaketa eta giza eskubideen aldeko borroka Iranen bezalako gaiak jorratuko ditu hilaren 20tik aurrera Bilbon.

Zineforum klasikoen eskema jarraituz, eta erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta, oinarrizko eskubideen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du ekitaldiak.

Hamahirugarren edizioa da, eta «interes handiko» programazioa aurkezten du, nazioarteko zinemako lau izenburu berrienekin eta Hollywoodeko klasiko batekin. Lehen aldiz, proiektatuko diren film guztiak fikziozko zinemaren barruan kokatzen dira.

Zinexit azaroaren 20tik 24ra egingo da, Azkuna Zentroko Golem zinemetan duen ohiko egoitzan, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldiak 19.30ean hasiko dira, ostegunean izan ezik, ordu erdi lehenago haisko da egun horretan.

Eskola eta nerabeak

Jaialdiaren barruan, Zinexit Eskola programak material didaktiko espezifikoa banatuko da 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagoren artean.

Aurtengo edizioan, ‘Alan, giza antena’ (2022) animaziozko film daniar baten bidez gauzatuko da, aitarekin batera hiri berri batera joango den 11 urteko haur baten istorioa kontatzen duena.

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio arloko ‘Bosa!’ programari eusten dio ekimenak.

Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, programak ‘La fuga’ (2017) luzemetraia barne hartzen du, Sandra Vannucchi zuzendariaren opera prima.

Egitaraua eskuragarri dago www.zienexit.net webgunean.