2023 AZA. 24 Gaur X urte Duela 32 urte itzali zen Freddi Mercuryren ahotsa 1991ko azaroaren 24an hil zen Freddie Mercury Queen taldeko lider eta abeslaria. Haren ahotsak bizirik dirau, ordea. Rockean inoz egon den abeslari onenetako bat izan zen. Abesti arrakastatsuenak ‘Bohemian Rhapsody’, ‘Somebody to Love’, ‘We are the Champions’ eta ‘Don’t Stop Me Now’ izan ziren, besteak beste. Freddie Mercury 1977ko irudi batean. (Wikipedia) Orain dela 32 urte, 1991ko azaroaren 24an hil zen Farrok Bulsara, Freddie Mercury izenez ezaguna dena, Queen talde mitikoko lider, abeslari, konpositore, musikari eta interpretea. HIESa gaixotasunak eragindako bronkoneumonia batek jota hil zen. Haren ahotsak bizirik dirau, ordea. Rockean inoiz egon den abeslari onenetako bat izan zen. Indiako musikaren eta pianoen artean hazi zen Freddie. Ikasketak amaitu zituenean Londresera joan zen bizitzera, eta han Arte eta Diseinuan espezializatu zen. Hor hasi zen momentuko pop eta rock kulturan murgiltzen. 70 hamarkada hasieran bere lagun Taylor eta May konbentzitu zituen musika talde bat osatzeko, eta geroago, John Deacon batu zen baxuan. Horrela sortu zen Queen. Freddiek idatzi zuen ‘Seven Seas Of Rhye’ abestia; britainiar zerrendan Queenek sartu zuen lehen abestia. ‘Bohemian Rhapsody’ abestia kaleratu zuten ondoren, eta bederatzi astez zerrenden gorenean egon zen. Bakarkako bidea80 hamarkadan Freddiek bere bakarkako bideari ekin zion, eta bi album kaleratu zituen ‘Mr Bad Guy’ (1985) eta ‘Barcelona’ (1988). Hala ere, 1984an Queen berriro itzuli zen, eta funk eta diskoa baztertuz, 70eko hamarkadan ospea eman zion popera itzuli zen. Queen taldeko abesti arrakastatsuenak izan ziren, besteak beste, ‘Somebody to Love’, ‘We are the Champions’, ‘Don’t Stop Me Now’ eta ‘Crazy Little Thing Called Love’. 2008an Rolling Stone aldizkariak 18. postuan jarri zuen garai guztietako 100 abeslari onenen zerrendan, eta hurrengo urtean, Classic Rockek historiako rock abeslaririk onena izendatu zuen. Horrez gain, HIESak jota hil izanagatik, asko zabaldu zen gaitz horren inguruko ezagutza eta kontzientziazioa.