GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela hamar urte hil zen Nelson Mandela

Duela hamar urte, abenduaren bost batez, hil zen Neson Mandela Hegoafrikako apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria. Euskal Herrian ere arrastoa utzitako politikari eta pentsalaria izan zen.

Nelson Mandela pentsalari eta politikari hegoafrikarra. (Wikipedia)

2013ko abenduaren 5ean hil zen Nelson Mandela apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria. Afrikako Kongresu Nazionaleko alderdiko kide izan zen, eta Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zen bere lehendakaritza epean.

Bere ideologiatik edan izan dute munduko ezkerreko hainbat mugimenduk, eta Euskal Herrian ere izan zuen bere eragina. Eta bere heriotzaren berri izandakoan hainbat ekitaldi eta ekimen ezberdin izan ziren. Besteen artean, GARA egunkariak koaderno berezi bat argitaratu zuen, bere bizitzaren eta ideologiaren nondik norakoak Euskal Herriarekin uztartuz.

Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide izan zen, 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990eko otsailean askatu zuten, eta Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Bere ideologiari begiratuz gero, Mandela afrikar nazionalista gisa ezagutu zen ANCko kide egin zenetik. Eskubide zibilen defendatzaile eta ekintzaile izan zen, eta bortizkeriarik gabeko bidea defendatzen zuen, nahiz eta alternatibarik ezean, aurkaria negoziazio mahaira eramateko bitarteko gisa onartu.

Bere hitzaldiak ere ezagunak egin ziren mundu osoan zehar, ‘Ez dago askatasunerako bide errazik’, ‘Prest nago hiltzeko’ edota ‘Zuen askatasuna eta nirea’ izan ziren horietako batzuk.