GAUR8 - mila leiho zabalik

Donostiatruk Gabonetako azoka solidarioa egingo dute Tabakalaeran

Donostiatruk bigarren eskuko objektuen azokak irabazi-asmorik gabeko 14 entitateren proposamenak bilduko ditu larunbat honetan Tabakaleran. Elkarte horien lanaz ezagutzeaz gain, Gabonetako opariak eskatzeko aukera izango da.

Tabakaleran egongo da azoka. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Bigarren eskuko Donostiatruk azokak irabazi-asmorik gabeko 14 elkarte edo entitateren proiektuak eta proposamenak bilduko ditu bihar, hilaren 16an, Tabakaleran.

Elkartasunaren munduan aritzen diren proiektu ezberdinak hartuko ditu ekimenak. Era horretara, gizarteratze eta gizarte ekintzaren arloan, osasun munduan, animalien eskubideen sustapenean edota laguntza humanitarioan burutzen diren jarduerak eta proiektuak ezagutu ahal izango ditu publikoak.

Edizio honetan, gainera, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu dute, berriz erabilitako materialak baliatuz. Gabonak postalekin zoriondu eta Olentzerori, Mari Domingiri edota Errege Magoei gutuna bidaltzeko aukera ere izango da bertan, baita bigarren eskuko opariak eskatzeko ere.

Bertsio digitala

Azokak, bestalde, bertsio digitala du, bigarren eskuko objektuen salmenta errazteko, eta horiek iragartzeko. Erabiltzen ez diren objektuak ere eramateko aukera eskaintzen du nolotiro.org webgunearen bitartez.

Tabakalerako barruko plazan egingo da azoka, goizean, 10.00etatik 14.00etara, eta parte hartzen duten entitateak hurrengoak dira: Afavi, Aktiba-2, Apoyodravet, Asgicer, Biel, Chernobil, Eskabide, Etiopiautopia, Gure Nahia, Kaebnai, Katuka Lasarte, Katxalin, Patinar en Etiopia y Prosac.