GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Edvard Munchen ‘Garrasia’ lapurtu zuten Norvegiako Galeria Nazionaletik duela 30 urte

1994 otsailaren 12an, Neguko Olinpiar Jokoak hasi ziren eguna aprobetxatuz, Norvegiako Galeria Nazionaletik lapurtu zuten Edvard Munch margolariaren ‘Garrasia’ pintura. Urte horretako maiatzean, Norvegiako Poliziak berreskuratu zuen obra, Britainiar Poliziaren laguntzarekin.

Munchek 1893an egindako 'Garrasia' obraren bertsioa, Norvegiako Galeria Nazionalean. (Oslo National Museum)

Edvard Munch margolari eta grabatzaile norvegiarra izan zen. Haren obrek, gehienbat larritasuna islatzen dutenek, eragin handia izan zuten Alemaniako XX. mendeko Espresionismoan. Aitzindari izan zen, beraz. Bereziki famatua da ‘Garrasia’ (norvegieraz, ‘Skrik’) egindako lau koadroren pintura. Bertsio famatuena, 1883an osatua, Norvegiako Galeria Nazionalean dago, baina ez da beti han egon.

1994ko otsailaren 12an, 1994ko Neguko Olinpiar Jokoak Lillehammer hirian hasi ziren egun berean, bi gizon Oslon kokatutako Galeria Nazionalean sartu ziren, eta ‘Garrasia’ren bertsioa lapurtu zuten, «Eskerrik asko segurtasun ezagatik» zioen oharra utziz. Margolana bigarren solairuko galeria batera eramana zuten, festa olinpikoen barruan.

1994ko martxoan galeriak AEBetako milioi bat dolarreko erreskatea ordaintzeari uko egin ondoren, Norvegiako poliziak operazio bat abiarazi zuen Britainiar Poliziaren (SO10) eta Getty Museoaren laguntzarekin, eta margolana 1994ko maiatzaren 7an berreskuratu zuten, kaltetuta izan gabe. Lau gizon kondenatu zituzten lapurretarekin lotuta, horien artean Pål Enger, 1988an Munchen ‘Maitasuna eta Mina’ lapurtzeagatik kondenatua izan zena.

Koadroaren lehenengo planoan pertsona bat ikus daiteke, egoera guztiz larrian dagoelako itxurarekin. Ingurua aztertuta (batere definitu gabeko itsasertza eta perspektiba azeleratua), ondoriozta daiteke autorearen asmoa ez zela izan pertsonaiari marko errealista bat ematea; kontrara, haren jarrera etsia eta tragikoa indartu nahi izan zuela.

2012an, Munchen ‘Garrasia’ pintura 120 milioi dolarren truke saldu zen, ordura arte enkante batean garestien saldu zen artelana bihurtuz.