2024 API. 19 Gaur X urte Gaur 20 urte inauguratu zen Bilbao Exhibition Centre (BEC) Bilbao Exhibition Centre-ek (BEC) 2004ko apirilaren 19an, gaur 20 urte, ireki zituen ateak. Bere instalazioek eraikuntza-elementu oso berritzaileak dituzte, formatu txikiko bileretatik hasi eta milaka pertsonen ekitaldi handietaraino. Nazioarteko hainbat azoka eta ekitaldi izan dira bertan. Bilbao Exhibition Centre eraikina, Barakaldon. (Jon HERNAEZ | FOKU) GAUR8 2004ko apirilaren 19an, Makina-erremintaren 23. edizioa baliatuz, Bilbao Exhibition Centrer-en inaugurazioa izan zen. Barakaldon kokatua, 150.000 metro koadroko erakusketa-azalera du, sei pabiloitan banatuta. 98 metroko altuera duen dorrea da eraikuntzaren elementurik esanguratsuenetarikoa. Bere instalazioek eraikuntza-elementu oso berritzaileak dituzte, formatu txikiko bileretatik hasi eta milaka pertsonen ekitaldi handietaraino, baita profesionalen, enpresen eta publikoaren beharretara egokitzeko ere. Espazio aipagarri batzuk baditu, hala nola Bizkaia Arena erabilera anitzeko pabiloia, 20.000 lagunentzako edukiera duena, eta BEC Konbentzioak kongresu-zentroa, 18.000 metro karratukoa. Mota askotako ekimenak antolatu izan dira bere 20 urteko historian zehar: azokak, batzarrak, enpresa- eta negozio-topaketak, jardunaldiak, azterketak, produktuen aurkezpenak, urteurrenak, oroitzapenezko omenaldiak, afariak, jaiak eta formatu handiko eta txikiko musika-, kirol- eta kultur-emanaldiak… Urte osoan, BECek berak antolatutako erakusketak egiten dira, Euskal Herrian zein nazioartean ezagunak diren markenak, baita askotariko kanpo-bazkideekin koordinatutako ekitaldiak eta hirugarrenek antolatutako jarduerak ere.