2024 MAI. 03 Gasteizko Udaleko Folklore Akademiak datorren ikasturterako izena emateko epea irekiko du astelehenean Gasteizko Udal Foolklore Akademiak datorren ikasturterako izen-emate epea zabalduko du hurrengo astelehenean, hilaren 6an, eta maiatzaren 26ra arte mantenduko du zabalik. Udal web orriaren bidez egin daiteke matrikula. Euskal dantzak, artxiboko irudian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU) GAUR8 Gasteizko Udal Folklore Akademian 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea datorren astelehenean irekiko dute, maiatzaren 6an, eta hilaren 26era bitartean egongo da zabalik.Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Alboka, Gaita, Perkusioa, Txalaparta, Txistua, Txirula, Trikitixa, Panderoa, Musika Hasiera, Musikaren Lengoaia, Euskal Dantza eta Abesbatza ikasgaiak eskainiko ditu akademiak datorren ikasturtean.Euskal dantza ikastaroaEuskal Dantza ikasteko 2018ko abenduaren 31ra arte jaiotakoek egin dezakete matrikula, eta Musika Hasiera ikasteko, 2017an jaiotakoek. Abesbatza egiteko, bestalde, 18 urte izan behar dira gutxienez, eta gainontzeko ikasgaietarako 2016ko abenduaren 31ra arte jaiotakoek egin dezakete matrikula.Izen-ematea udal web orriaren bidez egin daiteke, baita aurrez aurre ere, Folklore Akademiaren idazkaritzan, Musiketxean, astelehenetik ostiralera 10.30etik 13.30era eta 17.00etatik 19.30era (ostiral arratsaldetan izan ezik). Gasteizko Udal Folklore Akademia 90eko hamarkada jaio zen, «Gasteizko herritarren artean euskal musika eta dantza tradizionala irakasteko, zaintzeko eta zabaltzeko» gune gisa. Akademiak nabarmentzen du azken helburua «euskal kultur ondarea eta nortasuna gordetzea» dela.