2024 ABU. 27 Inguru Minguru tailerrak irailean itzuliko dira Uribe Kostara Txikienen artean ingurumenarekiko errespetua landu nahi duten Inguru Minguru tailerrak Uribe Kostako herrietara itzuliko dira irailean. Urrira bitarte, ostiralero eskualdeko herri batean egingo dira saioak, 4 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta. Inguru Minguru tailerren programazio berria zabaldu dute. (Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea) GAUR8 Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak beste urte batez jarri ditu martxan ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako Inguru Minguru tailerrak. Iraila eta urriko ostiraletan izango dira. Ikaturte berriarekin, Inguru Minguru tailerren edizio berri bat helduko da Uribe Kostara, bertako Zerbitzu Mankomunitatearen eskutik. Programazioa mankomunitateko kide diren zazpi udalerrietan garatuko da, lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Ohar batean, Mankomunitateak nabarmendu du ingurumenarekiko errespetua sustatzea dela tailerren helburu nagusietako bat hiru ardatz azpimarratuz: «baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzea garrantziaz jabearaztea eta biriziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea». Lehenengo tailerra, Berangon Irailaren 6an hasiko dira tailerrak Berangon, Moreaga parkean, «gel estanpazioa» eginez. Lemoizera joango dira saioak irailaren 13an, eta Urduliz eta Barrika izango dira azken bi tailerren helmugak. Urriko programazioari dagokionez, Sopela, Gorliz, Urduliz eta Plentziak hartuko dituzte Inguru Minguru tailerrak. Saio guztiak 17.00etatik 19.00etara egingo dituzte Lemoizkoa izan ezik, azken hau 16.30etik 18.30era izango baita.