2024 URR. 17 Gaur X urte Lil Milagro poeta eta iraultzailea gaur 45 urte hil zuten El Salvadorreko poeta eta iraultzailea hil zuten gaur 45 urte, Lil Milagro. Gazte gaztetatik konpromisoa erakutsi zuen, eta gerrillen lehen erakundearen sortzailea izan zen. Lil Milagroren irudia, dauden gutxietako bat. (Wikipedia) GAUR8 1979ko urriaren 17an hil zuten Lil Milagro poeta eta iraultzailea Guardia Nazionalaren kartzeletan, San Salvadorren. Gaztetatik izan zen emakume konprometitua, gerrillarien lehen erakundearen sortzailea eta liderra izan zen. 1976ko azaroan, Guardia Nazionaleko agenteek harrapatu zuten. Atxilotu zutenean, ez zioten inongo auzperi botere judizialaren berri eman, eta «desagertutzat» jo zuten. Gazteria Demokrata Kristauaren buru izan zen eta bere prestakuntza ideologikoa gizarte-kristaua izan zen. Lil Milagro ezagutu zuen Dagoberto Gutierrezek, El Salvadorko Gerra Zibileko gerrillari-buruetako batek aipatzen du 70eko hamarkadako lehen urteetan prentsak honelaxe deskribatzen zuela Lil: «Gerrillari lasaia zen, eta tiro segurua egiten zuen».El Salvadorreko Unibertsitatera joan zen 1963an jurisprudentzian eta gizarte zientzietan doktoretza ikastera, ikasketak amaitu zituen arren, ez zen abokatu gisa graduatu, «zerbitzatu nahi ez zuen sistema politiko baten proesta gisa», berak bidegabetzat eta zapaltzailetzat jotzen zuen eta. Literatura maite zuen, hainbat poesia idatzi zituen, horietako batzuk haurrentzat ziren. Badago poema liburu bat, 2003an El Salvadorreko Unibertsitateko Letren Sailak argitaratua, ‘Del Hombre, del tiempo y del amor’. Bere bizitza eta obra jasotzen duen liburu bat prestatu da, berreskuratutako dokumentu batzuk aurki daitezke bertan, hala nola, militanteen gutunak, klandestinitateko korrespondentzia edota argazkiak.