GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Kataluniako Askatasunaren Aldeko Martxak Bartzelonara iritsi ziren

Bartzelona 2019ko urriaren 18an milaka eta milaka independentistaren topaleku izan zen. Sei herri ezberdinetatik abiatu ziren egun batzuk lehenago eta urriaren 18an Bartzelonan egin zuten mobilizazio jendetsua.

Askatasunaren aldeko martxak, Bartzelonan. (Wikipedia)

2019an Katalunian independentismoaren aurkako auziaren sententzien erreakzio gisa mobilizazio andana antolatu ziren. Askatasunaren Aldeko sei martxa antolatu ziren leku ezberdinetatik, eta urriaren 18an egin zuten bat Bartzelonan.

Urriaren 1aren osteko agertokian egidako protestarik handi eta entzutetsuenetakoak izan ziren aipaturiko martxak azken eguneko greba orokorrarekin bat eginez.

‘Marxes per la Llibertat’ leloa izan zuten martxek katalanez, urriaren 18an bat egin bazuten ere, egun batzuk lehenago abiatu ziren: Berga, Castelldefels, Girona, Tarragona, Tarraga eta Vic herrietatik abiatu ziren. Eta Katalunian burutzen ari zen greba orokorrarekin egin zuten bat egun seinalatuan.

Tarragako eta Tarragonako martxek bat egin eta hiriburura nola iritsi zirenaren lekukoa izan zen Beñat Zaldua kazetaria. Naiz agerkarian kontatu zuen igande goizean 100 kilometroko martxak izan zirela bertan. Alex Romaguerak ere kronika egin zuen Kataluniako hiriburutik bertatik, eta kontatu zuen, «milaka herritar oinez hasi zirela inoiz ez geratzeko».

Bestalde, Euskal Herrian, urriaren 19an egin zen mobilizazioa Kataluniarentzako «konponbide demokratikoa» eskatuz, 42.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Donostian. Gure Eskuk egin zuen deialdia eta atzetik, hamaika eragile eta norbanako atxiki ziren mobilizaziora.