GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 90 urte jaio zen Elias Querejeta zinema-ekoizlea Hernanin

Elias Querejeta zinema-ekoizlea 1934ko urriaren 27an jaio zen Hernanin. 1963an bere zinema-ekoiztetxea sortu zuen eta ordutik berrogeita hamar film baino gehiago ekoitzi zituen Carlos Saura, Víctor Erice, Manuel Gutiérrez Aragón edo Julio Médem bezalako zuzendariekin.

Elias Querejeta, 2009an. (Imanol OTEGI | FOKU)

Ekoizle gutxik izan dute Elias Querejeta hernaniarraren ibilbidea. Estatu espainiarreko zinemaren hainbat maisulanen atzean egon da ia mende erdian. Gaur, urriak 27, laurogeita hamar urte bete dira Hernanin jaio zenetik.

Gaztetan goi-mailako futbolaria izan zen eta sei denboralditan jokatu zuen Realean, 1952 eta 1958 artean.

1958an, futbol mundua behar baino lehenago uztea erabaki zuen, 23 urte besterik ez zituela, Madrilera joan zen, zinemari profesionalki ekiteko.

60. hamarkadan sortu zuen bere ekoizpen-etxea eta Carlos Saurak egin zituen filme gehienen ekoizlea izan zen: ‘La caza’ (1965), ‘Pepermint frappé’ (1966), ‘Mamá cumple cien años’ (1979), ‘Deprisa, deprisa’ (1980), ‘La prima Angélica’ (1973) eta ‘Cría Cuervos’ (1976).

Manuel Perez Aragon, Julio Medem... beste hainbat zinemagile handien sustatzailea izan zen, eta filme ikoniko askoren ekoizlea: Víctor Erice bizkaitarraren ‘El espíritu de la colmena’ (1973) edo ‘El Sur’ (1983) ekoitzi zituen; Montxo Armendarizen ‘Tasio’ (1983) eta ‘27 horas’ (1986), edo Fernando León de Aranoaren  ‘Barrio’ (1998) eta ‘Los lunes al sol’ (2002).

Azken honek Urrezko Maskorra jaso zuen Donostian eta bost Goya sari Madrilen. Uzta ederra 50 urteko ibilbiderako. Egun, Donostiako zinema eskolak bere izena darama.

2013ko ekainaren 9an hil zen