2024 AZA. 28 Gaur X urte WikiLeaks-ek 250.000 dokumentu klasifikatu zabaldu zituen 2010eko azaroaren 28an, WikiLeaksek 250.000 dokumentu klasifikatu plazaratu zituen. AEBetako munduko enbaxaden arteko telegramak ziren. Hasieran, Cablegate deitu zioten, Nixonen garaiko Watergate kasua gogoan. Julian Assange, Wikileaks-en sortzailea, 2014ko prentsaurreko batean. (WIKIPEDIA) GAUR8 Gaur 14 urte WikiLeaksek 251.187 kable edo komunikazio filtratu zizkion nazioarteko prentsari. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren eta munduko bere enbaxaden arteko hartu-emanen dokumentu sekretuak ziren. Historiako dokumentu sekretuen filtraziorik handiena izan zen. Irabazi asmorik gabeko antolakunde eta komunikabide honek hainbat hedabideri eman zien informazio hori: ‘The Guardian’, ‘The New York Times’, ‘Le Monde’, ‘El país’ eta ‘Der Spiegel’-i. Telegrama eta dokumentu horiek herrialde ugaritan zuten eragina, tartean Afganistan, Alemania, Saudi Arabia, Argentina, Australia, Bolivia, Bosnia Herzegovina, Brasil, Kanada, Txile eta Txina. 2011ko uztailaren 29an WikiLeaksek artxibo misteriotsu bat gehitu zuen ‘Afganistango Gerrako Egunerokoak’ bere orrialdean: ‘Insurance.aes256’. Artxiboa bereziki handia da (1,39 GB) eta gako bat behar da irekitzeko. Ez Wikileaksek ez Julian Assangek ez dute bere edukiari edo asmoari buruzko argibiderik eman. Assange programatzaile, kazetari eta Interneteko aktibista australiarra, 2006an WikiLeaks hedabidea eta antolakundea sortzeagatik ezaguna, jazarpen judiziala sufritzen ari da 2010etik gaur egun arte AEBen aldetik.