2024 ABEN. 23 Gaur X urte Gaur 40 urte eguberriak ilundu zituen mafia italiarrak, ‘Rapido 904’ trenaren kontrako sarraskian Gaur 40 urte, 1984ko abenduaren 23an, Italiko Napoli eta Milan hiriak lotzen zituen ‘Rapido 904’ trenaren kontra atentatu zuen mafiak, eta 16 pertsona hil. ‘Rapido 904’ trena suntsitu zuen mafia italiarraren atentatuak. (WIKIMEDIA) GAUR8 1984ko abenduaren 23ko atentatua hamar urte lehenago Italicus trenaren kontra egin zen ekintzaren neofaxistaren erreplika izan zen, zeina mafia italiarrek abiatu zuten gerra gupidagabearen abiapuntu gisa hartzen den: 1980ko abuztuaren 2an, Italia ‘berunezko urteetako’ atentatu hilgarrienaren lekuko izan zen. Boloniako geltokiko itxarongela jendez bete batean izandako leherketa batek 85 pertsona hil eta 200 baino gehiago zauritu zituen udako goiz batean. Lau urte geroago, 1984ko abenduaren 23an, igandea zen eta gainkargatuta zegoen Italiko Napoli eta Milan hiriak lotzen zituen ‘Rapido 904’ trena, 700 bidaiarirekin. Gabonetako oporraldia hasi berri, horietako asko familiarekin elkartzeko ari ziren bidaiatzen, tartean, haur txikiak. 19.08an, baina, lehergailu batek eztanda egin zuen bederatzigarren bagoian, trena Apeninoetako tunel nagusitik zortzi kilometrora zegoen, 150 km/o-ko abiaduran. Hamasei pertsona hil –horietako hiru haurrak– eta 267 zauritu ziren. Florentziako Zigor Auzitegiak, 1989ko otsailaren 25ean, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zien Giuseppe Calo, Guido Cercola eta Misso de la Camorra klaneko beste inputatu batzuei. 2011ko apirilean Salvatore Riina Cosa Nostria mafia siziliarreko kide ospetsuari atentatua agintzea leporatu zioten, baina 2015ean absolbitu egin zuten.