GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

EZ ZEUDEN DIREN DENAK. ZEUDEN DENAK...


Noizbehinka, hauteskunde garaian txitean-pitean, erabakitzeko eskubideak –irakur «kontu identitarioek»– euskal herritarrei ez diela axola entzun eta irakurtzen dugu. Gure Esku Dagok eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatutako solasaldia entzuteko Kursaal jauregiko areto handia mukuru beteta erakusten duen argazkiak, ordea, zalantza handian jartzen ditu hitz horiek. Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxek, bi lehendakari ohik, eskubide hori gauzatzeko garaia dela esan zuten txalo artean. Masek esan zuen politikariek lehenengo beren herriaz pentsatu beharra daukatela; ondoren, beren alderdiaz. Ibarretxek, berriz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Parlamentuaren osaera, Nafarroako aldaketa eta Iparraldeko egitura instituzional berria aipatuta, Euskal Herriak bere subiranotasuna berreskuratzeko baldintza ezin hobeak dituela esan zuen. Eta galdera bat utzi zuen airean: «Baliatuko al dugu egoera hau?». Diren guztiak ez zeuden Kursaalen, ezinezkoa baitzen. Beste galdera bat: ba al dira bertan zeuden guztiak? Xabier Izaga Gonzalez