2017 ABEN. 16 TXAPELKETA ZENBAKITAN Bertsolarien adina gora doa, bereziki finalean GAUR8 Txapelketa sasoian puntuei adi egon ohi gara, baina hemen bertze zifra batzuei erreparatu diegu, bertze errealitate batzuk ezagutzeko, azken bost txapelketen eboluzioaz ohartzeko, eta, azken batean, puntuazioa ere hobeki ulertzeko. 2001etik 2017ra arteko txapelketak errepasatuz, ikusten da urtez urte zahartzen doala partaideen batez besteko adina, bereziki finalean. 2001ean 27 urtekoa zen eta aurten 38koa. Lurraldetasunari erreparatzen badiogu, gipuzkoarrak dira nagusi urtero, nabarmen, eta ondotik bizkaitarrak. Nafarroak eta Arabak eutsi egiten diote eta azpimarratzekoa da lapurtarren maila. Aurten bostek parte hartu dute eta bik BECen abestuko dute, horietako bat gaurko txapelduna da, Amets Arzallus. Generoari dagokionez, aurten aunitz aipatu da zenbat emakume egon den lehian, baina datuak behatuta ohartuko gara 13 emakumek parte hartu dutela, 2013an bezalaxe. Aldaketa da gehiago iritsi direla finalaurrekoetara. Gorakada hori ez da finalean islatuko. Gai-jartzaile gehienak emakumeak dira (13 emakume eta 5 gizon); epaileen artean, ordea, alderantzizkoa gertatzen da. 5 emakume eta 15 gizon dira. Gai-jartzaile taldean ere gizonak gailentzen ziren 2001ean, 2005ean parean zeuden eta geroztik gehienak emakumeak dira, batez ere aurten. Epaile taldean, berriz, andreak ez dira neurri berean sartu. Eta horrek, denak bezala, bere eragina du. Bertsolariak, adinaren arabera 2001ean Txapelketako batezbestekoa: 27,38 urte Finaleko batezbestekoa: 27,62 urte Txapelduna: 40 urte 2005ean Txapelketako batezbestekoa: 28 urte Finaleko batezbestekoa: 30,25 urte Txapelduna: 44 urte 2009an Txapelketako batezbestekoa: 29,93 urte Finaleko batezbestekoa: 34,12 urte Txapelduna: 33 urte 2013an Txapelketako batezbestekoa: 32,76 urte Finaleko batezbestekoa: 34,50 urte Txapelduna: 30 urte 2017an Txapelketako batezbestekoa: 34,69 urte Finaleko batezbestekoa: 38,37 urte Gai-jartzaile gehienak emakumeak dira, 13 emakume eta 5 gizon. Epaileen artean, ordea, alderantzizkoa gertatzen da: 5 emakume eta 15 gizon dira.