2018 URR. 13 IKUSMIRA IRUN, BAINA EZ ITAKARA BIDEA Jon URBE | FOKU Xabier Izaga Gonzalez Joan den udatik Irungo Lakaxita gaztetxeko kideek aterpea eman diete Estatu frantsesera igaro nahi duten migratzaileei. Estatu arteko mugan bertan. Mugan eta ez helmugan. Mugak ez dira beldurgarriak ibai edo mendi direlako, nork zeharkatu ditzakeen eta nork ez erabakitzen duten kontrol guneak direlako baizik. Eta migratzaileek ezin dituztelako mundu libreko mugak nahieran zeharkatu. Aste honetan, migratzaileei laguntza ematen dieten elkarteek beste gune bat zabaldu dute Irunen bertan, gaztetxeak eskainitako zerbitzua ez delako nahikoa. Gaztetxeak ezin duelako erakunde publikoek eskaini behar dituzten zerbitzuak eskaini. Irunera iritsi dira. «Frantzian gaude», diote batzuek. Baina ez, ez daude Estatu frantsesean. Begiratu ondo mapa. Gehien-gehienenentzat igarobidea da. Odisearen etapa bat baino ez, baina ez Itakara daraman odisearen etapa, joaneko bidaiarena baizik.