GAUR8 - mila leiho zabalik

Duela mendebete, Alberto Martinezen kameratik


Alberto Martinez Benito, Bilbon jaioa, oso gaztetatik izan zen argazkigintza zalea. Amparo Elorriaga zeanuriztarrarekin ezkondu eta Donostiara joan zen, Herederos de Damaso Martinez familiaren oihal saltokian lan egiteko, baina, aldi berean, argazkigintza zaletasunari eutsiz. Alberto Martinezek XX. mendearen hasieran egin zituen argazki gehienak. Estereoskopikoak dira, kristalezko plaketako euskarriarekin eginak, paperezko positiboren batzuk ere badituen arren. Euskal Herriaren ikuspegi aparta eta neurri batean erromantikoa zuen, eta Europako beste lekutatik eta AEBetatik zetorren estetika piktorialista. Bere kamerarekin, Alberto Martinezek, askotariko ikuspuntuetatik, besteak beste Biarritz, Donostia, Elantxobe, Durango eta Debako nekazaritza bizimodua, erretratuak eta bistak jaso zituen. Artikulua ilustratzen duen irudia non egina den ezezaguna da, baina Martinezen familiak 2011n Donostiako Kutxatekako funtsetan utzi zuen 200 argazkitik gorako legatuaren parte da.