2020 URT. 11 IKUSMIRA PARETEK HITZ EGINGO BALUTE Amagoia Mujika Telleria Leitzako Atekabeltza Herriguneko mural ikusgarria munduko ehun onenen artean dago, 46. postuan hain justu. Kaleko artean espezializatua dagoen Streetart360 webguneak urtero osatzen du munduko ehun mural ederrenen zerrenda eta kaleratu berri duenean agertzen da Leitzako sorkuntza. Pasa den ekainean egin zuen Murales Lianek. Atekabeltzako paretek hitz egiten dute, Murales Lianen sorkuntza da haien ahotsa orain. Baina lehen bestelakoak kontatuko lituzkete, urte askoan Guardia Zibilaren kaserna izan baitzen. Herriko sarreran kokatuta dago, Tolosarako bidean, eta hamaikatxo kontrol sufritu dituzte herritarrek pareta horren bueltan. Orduan bestelako kontuak entzuten zituzten pareta gris hotzek. Orain munduko pareta ederrenen artean dago Leitzako hori, herriak bere kolorea eman diolako. Amagoia Mujika Telleria