GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

104 ASTELEHEN

Juan Carlos RUIZ | FOKU

«No hay pan para tanto chorizo». Astelehenero-astelehenero, azken 104 astelehenetan. Eskolatik atera eta bazkaltzera bidean entzuten dituzuen leloek grazia egiten zizueten hasieran, zuen jakin-mina piztu zuten gero eta orain, 104 astelehen geroago, indarrez oihukatzen dituzue. Haurrak zarete zuek, helduak dira pankartaren atzetik protesta egiten dutenak, zuen aitona-amonen parekoak edo. «Zergatik egiten dute protesta?». Bizitza osoan borrokatu duten helmuga bera dute begietan: duintasuna. Duin bizitzeko modua, ez dute ez gehiago ez gutxiago eskatzen. Eguzkitan edo euritan, hotz edo bero, ez dute etsi. Eta dagoeneko joan dira bi urte. Ez omen dute errenditzeko asmorik, beren aldarrikapenak lortu bitartean segituko omen dute borrokan. Duintasuna. Hitz potoloa iruditu zaizu, «normal zaharrek manifestazioa egitea astelehenero». Besteak, pentsionisten borrokari begira gaudenak, haiek aldarrikatzen duten «duintasun» hori ba ote dugun galdetu didazu gaur. Punta zorrotzeko haurren galderak. Isilunea luzeegia iruditu eta zurearekin segitu duzu, «no hay pan para tanto chorizo».