2020 EKA. 27 IKUSMIRA MASKAREN GARAIAN, POLITIKA BEGIETARA BEGIRA Amagoia Mujika Telleria Maskaren garaian, ahoak ikusezin. Begietara begira asmatu behar da parekoaren irria edo muturra. Ariketa dibertigarria gerta daiteke hasieran, berritasunagatik. Baina azkar bihurtzen da nekagarri eta aztoragarri, egonezin iturri. Hauteskunde garaian, paretak artean mutu, maskara jantzia balute bezala. Promesa ponpoxoak baino, konpromiso sendoak hobe. Inoizko biluzien sentitu garen honetan, ez gaude txorakerietarako. Badakigu zer den beharrezkoa, ezinbestekoa, oinarrizkoa; osasuntsu egon nahi dugu jendarte osasuntsu eta justu batean. Paretak biluzik daude argazkian, hainbeste herritar bezala. Maskaren garaian, politika begietara begira egiteko garaia da, jendarteari benetan behar duena eta merezi duena emateko lan egiteko garaia. Amagoia Mujika Telleria