GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

GIZONEN MUNDUAN


«Zelai» harri-jasotzailearen alaba ageri da argazkian, Iñaki Perurenak aitari eskainitako oroitarria atzean duela. Harri-jasotzen eta ingudean zenbait txapel jantzia da. Martxoaren 8an omenaldia egin zioten; halere, ez duela aparteko lorpenik egin dio apal asko. Beti izan omen du herri kiroletarako zaletasuna baina, Ane Urkiri kazetariari aste honetan bertan esan dionez, ez zuen «gizonen mundu» horretako parte izan nahi. Ondo asko azaldu duenez, herri kirolak, «gizonen mundu hori», baserriko lanetatik datoz. Eta egia da gaizki ikusita zegoela emakumeak herri kiroletan jardutea. Haren amonak ere ondo zekien hori, eta 100 kiloko harria lepo gainera jasota badago ere, segan egin edo esnea Mallabitik Ermuraino eramateko aukera baino ez zeukan, «emakumezkoen» lanak egiteko aukera, alegia. Datorren ekainaren 20an lehenengo emakumezkoen pentatloian parte hartuko du beste bost kirolarirekin batera. «Nire amona bezalako mila egongo ziren eta inork ez zuen eduki aukera hori. Orain da gure momentua». Karmele Gisasolaren aitak harro behar du egon. Xabier Izaga Gonzalez