GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

MERITUA, DISKRIMINAZIOA...


“Euskara ez da meritua izango eremu ez-euskaldunean”. Funtzio publikoan hizkuntzen ezagutzaren balorazioa arautzen duen dekretuak beste hizkuntza europar batzuk aintzat hartuko ditu; Nafarroako hizkuntza ez, ordea. “Ikasleen harrera arautzen duen legezko markoa berritu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak”, norabide berean, euskaraz ikasten dutenen kaltetan, alegia. Azkenak, edo beharbada ez, baina ezagunenetan azkenak. Azkenak eta, beraz, ez bakarrak. Ez dugu lau edo bost mende atzera egingo, ezta 80 urte ere, iazko irailera baizik: “La traducción al euskera retrasa la activación en Euskadi de la app que rastrea el virus”. Eta azken asteotara: “Irungo udaltzain izateko euskara eskatzea diskriminatzailea dela dio EAEko Auzitegi Nagusiak”. “Frantziako Kontseilu Konstituzionala Hizkuntza Gutxituen murgiltze ereduaren aurka agertu da”. Joan den asteazkenean nafar guztiek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten Iruñean, meritu izango ez duten arren. Bost mende edo 80 urte atzera egin gabe, gaur egun benetako meritua euskaraz ikasi eta euskaraz bizitzea da Euskal Herrian. Xabier Izaga Gonzalez