2023 MAR. 25 IKUSMIRA «Alfonbra magikotik» amesgaiztora iraken (Jahmad AL-RUBAYE | AFP) Dabid Lazkanoiturburu ’Alfonbra magikoa’ izena du Bagdad hiriko erdigunean eraikitako monumentuak. Oihanean lanean diharduen emakumea negarrez ari dela baina begiak malkorik gabe geratu zaizkiola dirudi. Ez da gutxiagorako. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) herrialdea inbaditu zutenean, duela bi hamarkada, demokrazia, oparotasuna eta etorkizun handia agindu zieten Saddam Husseinen erregimena pairatzeaz nazka eginda zeuden irakiarrei; batik bat, xiiei eta kurduei. Okupazioak, ordea, miloi erditik gora hildako eta zazpi milioi errefuxiatu eta desplazatu ekarri zituen, baita Irakeko ekonomiak dozenaka urtez atzera egitea ere, besteak beste. Bagdagtarrek diotenez, «lehen lapur handi bakarra genuen; orain iskin guztietan bana dago». Yihadismoak ere gora egin du. AEBei gauzak ere oker suertatu zaizkie; kasu honetan, merezimendu osoz. Milaka hildakoren eta ia bi bilioi dolar xahutu ondoren, Ekialde Hurbiletik hanka egin behar izan dute, atzeko atetik eta gauez, eta beren etsai amorratua, Iran, jaun eta jabe da orain Iraken. Irakiarrek larrutik ordaindu dute Washingtonen errua.