2024 IRA. 28 Arabako bizitza soziala erretratatu zuen Vicente Lopezek (VICENTE LOPEZ. ARABA FORU ALDUNDIA.) Juantxo EGAÑA Vicente Lopezek, Gasteizen bizi zen Alberto Schommer Koch argazkilari alemaniarraren ikasleak, Dulantziko eta Arabako Lautadako herrietako bizitza soziala harrapatu zuen bere kamerarekin. Arabako hiriburuaren argazkiak ere egin zituen, bertako biztanleak, eraikinak eta ohiturak erretratatuz. Artikulua ilustratzen duen irudian, 1950eko hamarkadaren erdialdean, ogi saltzaile talde bat ikusten da merkatuan. Gainera, Vicente Lopezek hainbat komunikabiderekin kolaboratu zuen, besteak beste, “Norte Expres”, “El Pensamiento Alaves” eta Donostian argitaratutako “La Voz de España” falangistarekin. Gaur egun, bere artxiboa Arabako Aldundiaren funtsetan dago zainduta.