GAUR8 - mila leiho zabalik

Basarri, Irabola eta Alkain, 1935eko Bertsolari Egunean

(RICARDO MARTIN. PHOTOCARTE. KUTXATEKA.)

Artikulua ilustratzen duen argazkia irudi historikoa da, eta denboraren igarotzea ere nabaria, izan duen narriadura bezala. 1935eko urtarrilaren 20an, Donostian, Bertsolari Eguna ospatu zen Kursaal Handiko Poxpolin Antzokian. “El Día” egunkariak dokumentatu zuen Telesforo Monzon buru zuen Euskaltzaleak elkarteak antolatutako ekitaldia. Egun hartan, bertsolariek "Udarregi" sarian hartu zuten parte. Kronikariak bere artikuluan adierazi zuenez, «bertsolariak, bi aulki ilaratan lerrokatuta, eguneko heroiak dira». Guztira, 19 bertsolarik parte hartu zuten, eta ekitaldiak hiru orduko iraupena izan zuen. Artikulugileak deskribatzen duenez, «inoiz ezin izan genuen imajinatu halako alturara iritsiko zenik bertsolarien inspirazioa... trebetasun mirari bat zen hura». Inazio Eizmendi "Basarri", jatorriz Zarauzkoa eta artean 21 urte besterik ez zituena, lehenengo bertsolari txapelketatzat hartzen den lehiaketako irabazlea izan zen. Bigarren Matxin Irabola geratu zen, Senpereko bertsolaria, hilabete batzuk geroago hil zena. Eta hirugarrena Akilino Izagirre izan zen, azpeitiarra. Ricardo Martinen argazkia Eusko Gaztedi-ren egoitzan egindako bazkariaren ondoren ateratakoa da, eta bertan Inazio Eizmendi, Matxin Irabola eta Fernando Alkain ageri dira, txapelketan laugarren izan zena.