Espetxetik atera dute Lander Fernandez
Lander Fernandez santutxuarra epailearen aurrera eraman dute gaur goizean eta hark espetxean jarraitzeko arrazoirik ez dagoela erabaki du baina etxe barruko arrastatzea agindu du.
Lander Fernandez herenegun atxilotu zuen Polizia italiarrak Erroman, bere etxean, Auzitegi Nazional espainolaren euroagindua tarteko.
Gaur goizean epailearen aurrera eraman dute eta hark espetxean jarraitzeko arrazoirik ez dagoela erabaki du, euroagindurik ez baitu jaso oraindik, Bilboko Brankak jakinarazi duenez.
Efe albiste agentziak Maria Luisa D´addabbo defentsa abokatua zitatuz adierazi du epaileak etxe barruko arrastatzea agindu duela Fernandezentzat.
Barne Ministerio espainolak ETAko kidetzat jo zuen Fernandez baina santutxuarrak bizimodu normala egiten zuen Erroman eta lana ere bazuen.