Haritz Salaberriak ordezkatuko du Juan Carlos Alduntzin
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu egin du Haritz Salaberria izango dela Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatua, Juan Carlos Alduntzinen ordez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu egin du Haritz Salaberriak ordezkatuko duela Juan Carlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Departamentuan, GARAk eta NAIZek aurreratu zuten bezala.
Diputazioaren ustez, Salaberriak profil egokia du, «erakundeak ezagutzen dituelako eta lan ona egin duelako haietan», batetik, eta Pasaiako badiaren berritzearen auzia «ongi ezagutzen duelako eta Lurralde Antolaketaren ikuspegitik garrantzi handia duelako».
Proiektuak eta ekimenak aurrera eramateko duen gaitasuna ere nabarmendu du.
Aldundiak berretsi du Juan Carlos Alduntzinen lanaz «oso harro» dagoela, PP, PSE eta EAJren zentsura mozioaren ondorioz kargutik kendu behar izan duen arren.