Aitor Lorente preso politikoa Estatu espainolaren esku utzi dute
Polizia espainolak Estatu frantesetik Estatu espainolera eraman du gaur Aitor Lorente euskal preso politikoa.
Naiz.info
Donostia
Aitor Lorente 2007an atxilotu zuen Polizia frantsesak Bagneres de Bigorre herrian Alaitz Areitio eta Igor Igartuarekin batera.
Estatu frantsesean espetxeratuta egon da azken urteetan eta gaur Estatu espainolaren esku utzi dute, Efe albiste agentziaren arabera.