INFO

Josu Uribetxeberria larriki gaixo dagoen presoa ospitalean dago

Biriketako nodulu baten ondorioz, Josu Uribetxeberria gaixo dagoen presoa ospitaleratu egin dute. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoetako bat da.


Etxeratek Josu Uribetxeberriaren ospitaleratzearen berri eman du. Leongo Ospitalean aurkitzen da, biriketako nodulu baten ondorioz. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoetako bat da; zehazki, giltzurruneko minbizia dauka.

Uribetxeberriaren senideek beste euskal preso baten senideengandik jaso zuten albistea. Ezin izan dute oraindik berarekin harremanetan jarri eta ez daukate bere egoeraren berririk ere.

Mansillako espetxean dago preso Uribetxeberria.