Laugarren postua lortu du Ander Elosegi Irungo piraguistak
Laugarren postuan sailkatu da Ander Elosegi Irungo piraguista Londresko Olinpiar Jokoetako C1 modalitatean. Modu horretan, Pekinen lortu zuen emaitza berdindu du.
NAIZ.INFO
LONDRES
Olinpiar Jokoetan domina bat lortzeko zorian izan den arren, laugarren postuarekin konformatu behar izan du Ander Elosegi Irungo piraguistak C1 modalitatean. 102,61 segundutan gelditu du denbora Elosegik, finalerdietako denbora hobetuz.
Tony Estanguet frantsesarentzat izan da urrezko domina, 97.06 segundutan amaitu ditu eta bere lanak. Sideris Tasiadis izan da bigarrena eta Michal Martikan hirugarrena.
Modu honetan, Pekingo Olinpiar Jokoetan lortu zuen sailkapena berdindu du Elosegik.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian.