Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak irabazi egin du Suediaren aurkako neurketa
Emakumezkoen Espainiako selekzioak 25-24 irabazi du Suediaren aurkako neurketa. Nely Carla Alberto izan da partidako goleatzailerik onena, sei gol sartu ondoren.
Suediaren aurka irabazi ostean (25-24), esku eskura dauka eskubaloiko emakumezkoen espainiar selekzioak, non lau euskal kirolarik jokatzen duten, Olinpiar Jokoetako final laurdenetarako sailkapena. Txapelketa gaizki hasi ondoren (lehenengo bi partidatan ez zuten garaipenik lortu), azken bi neurketak irabazi ostean bere esku dauka hurrengo faserako sailkapena.
Nely Carla Alberto izan da partidako goleatzailerik hoberena, sei gol sartu ostean. Oso txapelketa erregularra ari da egiten kirolari donostiarra.
Eli Pinedo eta Andrea Barnok ere partida borobila egin dute. Hiru gol sartu ditu Pinedok eta bi Barnok. Patricia Elorzak golik sartu gabe jarraitzen du txapelketan
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian jaso daiteke.