EH Bildurekin abiatuko du Etxeratek Uribetxeberriaren inguruko batzar erronda
Etxerat elkarteak Euskal Herriko alderdi politiko ezberdinekin erronda abiatuko du Iosu Uribetxeberriaren egoera salatu eta erantzun bateratu bat bilatze aldera. Lehenengo bilera astelehenean egingo du, EH Bildurekin.
Etxeratek ohar bidez jakinarazi duenez, EH Bildurekin egingo duen bileran pasa den asteazkenean Isabel Celaá, EAEko Hezkuntza sailburuari, eta Eneko Etxeberria, Azpeitiako alkateari, Iosu Uribetxeberriaren eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoen inguruko txostena emango zaie koalizioko ordezkariei.
Halaber, bihar arratsaldean Herrirak Arrasaten deitu duen manifestazioaren deialdia zabaldu du Etxeratek, eta mobilizazioarekin bat egitera deitu du euskal gizartea.
«Iosu Uribetxebarriaren egoerak ez du atzera bueltarik, eta bere askatasuna ere atzera bueltarik gabekoa izan behar du eta baita berehalakoa ere», adierazi du.