INFO

Etxeratek Mikel Egibar presoaren senideek izandako istripua salatuko du

Etxerat elkarteak Mikel Egibarren emazteak eta haren seme alabek izan zuten istripua salatuko du prentsa agerraldi batean. Bisita batetik bueltan izan zen istripua, urteko bederatzigarrena.


Etxerat elkarteak Mikel Egibar preso zizurkildarraren senideek izan zuten istripua salatzeko agerraldia egingo du gaur Bilbon.

Bisitatik bueltan zetoztela, istripua izan zuten Egibarren emazteak eta haren bi seme alabek. Ezbeharra Zaragozatik gertatu izan zen, presoaren sindeek kamioi baten aurka jo zutenean. Suhiltzaileen beharra izan zuten bidaiariak autotik ateratzeko.

Horrenbestez, bai emaztea nola seme alabak ere ospitalizatuak izan ziren. Emaztea eta hamalau urteko semea izan ziren kaltetuen irten zirenak, baina hamabi urteko alaba ere zaurituta irten zen. Hala ere, egoera egonkor batean daude.

Euskal preso politikoen senideek aurtengo urtean izaten duten bederatzigarren istripua izan zen atzokoa.