INFO

Alberto Gomez preso barakaldarra aske geratu da

Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, 2007az geroztik espetxean egon den Alberto Gomez aske geratu da. Iluntzeko 20.00ak aldera egingo diote lehen harrera Barakaldon.


Alberto Gomez barakaldarra gaur goizean atera da espetxetik, eta dagoeneko etxerako bidean da, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez.

Iluntzeko 20.00ak inguruan egingo diote aurreneko harrera.

Ertzaintzak 2007ko abuztuan atxilotu zuen Alberto Gomez eta Soto del Real espetxean sartu zuten, kale erasoetan parte hartzea leporatzen zion Entzutegi Nazional espainolaren aginduz.