Protesta ekimena egin dute Donostian Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko
Iosu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko protesta ekimena burutu dute Donostian. Gobernu espainiarraren Ordezkariordetzan kateatu dira bi pertsona, 60 lagun ingururen babesarekin. Atxilotuta eraman dituzte.
Iosu Uribetxeberriaren eta gainontzeko gaixo larrien askatasuna eskatzeko protesta ekimena egin dute Donostian. Gobernu espainiarraren Ordezkariordetzan kateatu dira bi ekintzaile 17.00ak inguruan. Haiekin batera, 60 lagun inguru bildu dira.
Ordu erdiren ostean Espainiako Poliziaren eta Ertzaintzaren bina furgoneta bertaratu dira eta ekintzaileak identifikatu ostean, atxilotuta eraman dituzte.
Iosuren egoeraz gain, gaixotasun larriak dituzten preso guztien egoera salatzea izan da protestaren helburua eta guztiak berehala aska ditzaten eskatu dute.