Herrira Europara joango da espetxe politika salatzera
Europar Parlamentuko ordezkariekin bilerak egingo ditu datorren astean euskal preso politikoek jasaten duten eskubideen urraketa ezagutzera emateko.
Naiz.info
Donostia
Frantziako eta Espainiako estatuek darabilten espetxe politikak «oinarrizko» giza eskubideak urratzen dituela salatuko du Europan Herrirak.
Azaldu dutenez, europarlamentari ezberdinekin bilerak egingo dituzte datorren astean gaixorik larri dauden presoen egoeraren, 197/2006 doktrinaren eta sakabanaketaren berri emango diete.
Irailaren 15ean ere ekimen ezberdinak egingo dituztela Hego Euskal Herrian azladu dute Herrirako ordezkariek.
Aldi berean, Iosu Uribetxebarriak oraindik preso jarraitzen duela gogoratu dute, nahiz eta joan den astean epaileak aske utzi zuen baldintzapean.